Ohiko lesioak
Lesioa: Epikondilitisa

 

Zer da?

Ukondo alboan agertu ohi den mina, epikondilo lateralari tira egiten dioten tendoiko zuntzen endekapenaren ondorioz sorturikoa. Epikondilitis mota desberdinak daude bere larritasunaren arabera (sinplea eta konplexua).

 

Kausak

Eskaladan, eskumuturren eta ukondoen gainkargek tendoi hauen endekapen bat eta ondorioz ukondoa alboan mina eragin dezake. Agresioak aurrera egiten badu, beste muskulu-talde batzuen lesioa gerta liteke, epikondilitis sinplea konplexu bihurtuz.

 

Sailkapena

Epikondilitis sinplea: epikondiloan mina, 2. mailako erradialeko extensoreen zuntzen endekatzearen ondorioz.

Epicondilitis konplexua:  epikondiloan mina, besaurreko goiko aldean (atzeko hezur arteko nerbioaren konpresioz eragindako mina). 

 

Diagnostikoa

Historia klinikoan oinarrituta, alboko epicondiloan mina, eta min hau handitu egiten da eskumuturra indarrez luzatzean. Diagnostikoaren hurbilketa bat da aulki probaren bidez egin daiteke (saiatu aulki bat altxatzen ukondoa extentsioan dagoelarik), gaixoak ezingo luke altxatu, minaren ondorioz. Ekografiak eta erresonantzia magnetikoak ebaluazioan lagundu dezakete.

 

 

Tratamendua

Epikondilitisen %90a tratamendu kontserbadorearen bidez tratatzen dira, antiinflamatorioekin, infiltrazioekin eta bereziki fisioterapiako egokia ezarriz gaixotasuna sendatzeko gai dira. Kasu larrienetan, tratamendu kirurgikoa aplikatzen da kaltetutako egiturak kentzeko. Batazbesteko sendatzeko denbora 4 aste inguru izango da eta ohiko eskalada mailan aritzeko batazbesteko denbora 3 hilabete ingurukoa izango da.

 

 

 

Prebentzioa

Hurrengo bideaon ariketa batzuk daude ikusgai, bai lesio mota horiek saihesteko eta bai erreabilitazio moduan erabiltzeko ere. Ariketa mota gehiago daude, baina bideoan agertzen direnak eskalada arloan oso baliagarriak dira.

 

Bilbiografía