Ohiko lesioak
Lesioa: Polea haustura

 

Zer dira?

Poleak hatzetan dauden egitura anatomikoak dira eta hatzeko tendoiak hezurren ondoan mantentzea da beraien funtzio nagusia. Hatz bakoitzak 5 eraztun-polea ditu (A1, A2, A3, A4 eta A5) eta 4 polea-kurutzatu (C0, C1, C2 eta C3), tendoiak hezurretik bereiztea saihesten dutenak ("cuerda de arco" lesioa bezala ezagutua), eskalatzeko eta behatzak zabaltzeko eta luzatzeko laguntza eraginkorra ematen dutelarik.

 

www.archclimbingwall.com

 

Lesio motak

Poleetan lesio mota bi bereiz daitezke:

- Haustura partziala: polea ez da guztiz hautsi.
- Haustura osoa: polea apurtzen da eta bere funtzioa galtzen du.

 

Kausak

Kasu gehienetan, polea "arkeo" moduan heltzen dugunean gertatu ohi da. Polea tentsio asko eta karga astunak jasatera behartzen dugunean bereziki askotan errepikaturiko mugimenduak eginez, berreskuratzeko epe egokiak errespetatu gabe, poleetan mina somatu dezakegu. Minak hantura egon daitekeela adierazten du, eta beraz, haustura partzialak edo osoa sor daitezke. Kasu batzuetan arkeatzean "klik" bat entzun edo sentitu dezakegu, eta honek lesioa dagoela adieraz dakiguk.

Ikerketen arabera, A2 eta A4 dira polea handienak eta eskelatzean flexioa egitean garrantzitsuenak, eta beraz, gehien zauritzen direna dira.


Intzidentzia

Eskalada oso kirol berezi eta zehatza da ikusoegi anatomiko eta biomekanikotik, gure gorputza printzipioz bere pisua beheko gorputz-adarretan jasateko diseinatua baitago. Ikerketen arabera, estimatzen da eskalatzaileen % 75-ek goiko gorputz-adarrean lesioren bat izango dutela, horietatik % 60 eskuko eta eskumuturreko lesioak dira, eta horien % 30-50 tendoi flexoreen poleetan izango lirateke . Eliteko kirolarietan % 33-k hatzetako tendoietan zauriak izan dituztela deskribatu izan da,% 8 A2 polearen hausturak izan direlarik.


Diagnostikoa

Gehienetan eskalatzaileA bera joan ohi da espezialistarengana mina duelako, hala ere, maiz garrantziarik ez zaio ematen lesioa garrantzitsua izan arte. Gomendagarria da, beraz, profesional batera joatea lesio susmorik bada.

Mina nagusiki hatz aurrean sentitu ohi da, eskalatzean eta behatzen tentsioa handitzean gehiago sentitzen delarik  (batez ere arkeatzean), hau  diagnostikoaren seinale edo froga fisiko bat izan daiteke. Susmoa izanez gero, ekografia bat egitea komeniko litzateke polearen ebaluazio egoki bat egiteko.


Tratamendua

Hausturaren araberakoa, zaurituriko polea kopurua eta faktore pertsonalen araberakoa izango da (beti ere mediku edo osasun-profesional batek gainbegiratuta). Oro har, esan daiteke haustura partziala (I, II, eta III gradukoak) tratamendu kontserbadorea gomendatu ohi dela, atsedenean oinarriturik, izotza, botikak eta ortesien erabilerarekin (tape elastiko edo material termoplastikozko ferulekin).

Haustura osoaren kasuan edo tratamendu kontserbadoreak eraginik izango ez balu, kirurgia eta ondorengo fisioterapia tratamenduagomendatuko lirateke aderentziak eta konplikazioak saihesteko. Normalean berreraikuntza kirurgikoak jarduerara berrekiteko aukera ematen du.

 

Prebentzioa

Hainbat prebentzio ariketa egin litezke lesio mota hau ekiditeko, baina suspentsio motako ariketak oso gomendagarriak dira. Ariketa hauen bidez, tendoiflexoreak bezalako egitura anatomikoak indartu ahal izango ditugu, honek, extentsioa gehiago erabiltzea ahalbidetuko liguke, arkeoaren gehiegizko erabilpena ekidinez.

Hurrengo loturan Eva Lopez ikertzaile eta entrenatzaile ezagunak proposaturiko hainbat suspentsio ariketa aurki ditzakegu: https://eva-lopez.blogspot.com.es/2013/04/videos-de-entrenamiento-de-suspensiones.html


Haustura partzialekin eskalatu daiteke?

Eskalatu daiteke haustura partziala badugu edo erreabilitazio prozesuan, betiere osasun arloko profesionalen gomendioak jarraituz. Kasu horietan, benda espezifiko eta funtzionalak erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ez da benda gehiegi erabiltzea komeni, poleek berriro karga handiei egin eta aurreko egoerara bueltatzeko. Beraz, benda gabe eskalatzen hastea komeniko litzateke profesionalak poleak erreabilitaturik daudela adierazten digunean.


Bendajea

Hurrengo bideaoan poleentzako bendaje zehatz eta funtzional bat ikus daiteke:

 

 

Bibliografia: