Berriak
2018/03/16

 

Zer da?

Ukondo alboan agertu ohi den mina, epikondilo lateralari tira egiten dioten tendoiko zuntzen endekapenaren ondorioz sorturikoa. Epikondilitis mota desberdinak daude bere larritasunaren arabera (sinplea eta konplexua).

 

Kausak

Eskaladan, eskumuturren eta ukondoen gainkargek tendoi hauen endekapen bat eta ondorioz ukondoa alboan mina eragin dezake. Agresioak aurrera egiten badu, beste muskulu-talde batzuen lesioa gerta liteke, epikondilitis sinplea konplexu bihurtuz.

 

Sailkapena

Epikondilitis sinplea: epikondiloan mina, 2. mailako erradialeko extensoreen zuntzen endekatzearen ondorioz.

Epicondilitis konplexua:  epikondiloan mina, besaurreko goiko aldean (atzeko hezur arteko nerbioaren konpresioz eragindako mina). 

 

Diagnostikoa

Historia klinikoan oinarrituta, alboko epicondiloan mina, eta min hau handitu egiten da eskumuturra indarrez luzatzean. Diagnostikoaren hurbilketa bat da aulki probaren bidez egin daiteke (saiatu aulki bat altxatzen ukondoa extentsioan dagoelarik), gaixoak ezingo luke altxatu, minaren ondorioz. Ekografiak eta erresonantzia magnetikoak ebaluazioan lagundu dezakete.

 

 

Tratamendua

Epikondilitisen %90a tratamendu kontserbadorearen bidez tratatzen dira, antiinflamatorioekin, infiltrazioekin eta bereziki fisioterapiako egokia ezarriz gaixotasuna sendatzeko gai dira. Kasu larrienetan, tratamendu kirurgikoa aplikatzen da kaltetutako egiturak kentzeko. Batazbesteko sendatzeko denbora 4 aste inguru izango da eta ohiko eskalada mailan aritzeko batazbesteko denbora 3 hilabete ingurukoa izango da.

 

 

 

Prebentzioa

Hurrengo bideaon ariketa batzuk daude ikusgai, bai lesio mota horiek saihesteko eta bai erreabilitazio moduan erabiltzeko ere. Ariketa mota gehiago daude, baina bideoan agertzen direnak eskalada arloan oso baliagarriak dira.

 

Bilbiografía

>> 73743 iruzkin
2018/02/26

 

Ibarra kiroldegia (Aretxabaleta)

2017ko otsailaren 16an, mendi astearen harira, Ekin IT-k hitzaldi bat eskaini zuen eskaladako lesioei buruz. Hitzaldia oinarrizko ideia teoriko batzukin hasi zen, ondoren entzuleentzat interesgarriak izan ziren hainbat ariketa praktiko irakatsiz.  

 

Bihatz rokodromoa (Iruñea)

2016ko maiatzaren 6an, eta Bihatz rokodromoaren inagurazioaren harira, Ekin IT-k hitzaldi bat eskaini zuen eskaladako lesioei buruz. Hitzaldia oinarrizko ideia teoriko batzukin hasi zen, ondoren entzuleentzat interesgarriak izan ziren hainbat ariketa praktiko irakatsiz.  

 

Eskaladako lesioen inguruko jardunaldia (Bartzelona)

2017ko ekainaren 10ean Hand Therapy BCN-ren eskutik Bartzelonan antolatutako lesio eskalada jardunaldia ospatu zen. Ekin ITko kideek hizlari moduan parte hartu ahal izan zuten, nazioartean ezagunak diren hainbat erreferentziren artean, Volker Schöffl eta Eva López besteak beste. Sinposioa oso interesgarria zen, hiztunek formatu teoriko-praktikoa eskeini zutelarik.

 

Indiba Meeting Day (Donostia)

2017ko urriaren 21ean Indiba topaketaren eguna ospatu zen Donostian, Guipuzkoan. Oraingo honetan, Ekin ITko kideek "Tratamendu espezifikoaren ondoren, Kirurgia aktiboa duen Indiba aktibitatea" hitzaldia arkezteko aukera izan zuten. Aurkezpena arrakastatsua izan zen, Ekin IT-ko kideek hainbat entzuleren esker ona jaso zutelarik.

Hurrengo estekan, biltzarraren bideoaren laburpena dago eskuragarri:

https://www.youtube.com/watch?v=tjW12SMtaEo

 

Eskuko kirurgia kongresua (Bilbo)

2016ko azaroaren 6an, metakarpoko trapezioaren artrosisa tratatzeko kongresua ospatu zen Zorrotzaurreko IMQ klinikan. Bertan, lesio honi buruzko gaur egungo tratamenduaei buruz hitz egin zen. Zuzendaria Victor Galan doktorea izan zen (Ekin IT-ko kidea), eta nazio eta nazio arteko mailako hamabi hizlari izan ziren.

Biltzarraren laburpena honako estekan aurki daiteke:

https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/CanalesPrincipales/GrupoIMQ/SalaDePrensa/Noticias/Aumentan-los-casos-de-artrosis-de-la-base-del-pulgar-por-el-uso-intensivo-del-móvil

 

Fisioterapiako Biltzar Nazionala (Logroño)

2017ko Azaroaren 12an, XV Fisioterapia eta Kirol Fisioterapiako Biltzar Nazionala ospatu zen Logroñon, Errioxan. Ekin IT-k "Eskalatzailearen eskua, diagnostiko diferentziala eta tratamendua" hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldiaren formatua teoriko-praktikoa izan zen, Indibak utzitako makina bat eta ekografo batekin. Hitzaldien iraupena 1h 15 minutukoa izan zen, ikuspegi oso bat eskeintzeko denbora emanez.

https://www.fisiocampus.com/mano-del-escalador-diagnostico-diferencial-y-tratamiento

 

Bilbao Mendifilm Festival

2017ko  abenduan, Ekin IT-k Bilboko Mendifilm Festivalean Workshop-a antolatu zuen. Ekin IT-k antolatzen duen 3. workshopa da, eta oraingoan landuriko gaia eskalatzaile gazteak izan ziren, "Eskalada, jokoa ala kirol olinpikoa" izenburupean. Tailerrean, David Maçia, Joxean Mulas, Esther Cruz edo Gianni Faggiana bezalako lkolaboratzaile ezagunak izan genituen besteak beste. Tailerra oso produktiboa izan zen entzuleen eta kolsboratzaileen arabera, eta horrelako jardunaldiak maizago egitearen garrantzia azpimarratu zuten.

Hurrengo estekan ikus daiteke laburpena:

http://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/es/2015-05-19-15-19-49/2017-08-31-17-21-14/workshops-2017/1836-eskalada-jolasa-ala-kirol-olinpikoa-2  

 

Fisioterapiako disziplina arteko UFA Meeting Biltzarra (Gasteiz)

2018 urtarrilean Gasteizko Europa Jauregian VI Fisioterapiako disziplin arteko UFA Meeting biltzarra ospatu zen. Biltzarra Mikel Sánchez-en UCA-UFA taldeak antolatu zuen, Ekin IT-k " Poleetako lesioen tratamendua " izeneko hitzaldia eskaintzeo aukera izan zuen. Izen handiko profesionalak bildu ziren bertan, eta ohore bat izan zen bertan hizlari moduan jardutea.

Hurrengo estekan ikus daiteke aburpena:

http://www.noticiasdealava.com/2018/01/11/araba/mikel-sanchez-invita-a-vitoria-a-prestigiosos-traumatologos

>> 73743 iruzkin