Ekin Ikerketa Taldea arlo klinikoan eta kirol arloan adituak diren eta esperientzia handia duten taldekideez osatua izan da. Gainera, taldekideak eskaladarekin erlazionatutako etengabeko formakuntzan eta osasun arloko dedikazioan dihardute, beraien bokazio zientifiko eta eskaladarekiko zaletasunari esker.
Andoni Ormazabal (Urretxu, 1978) Fisioterapian Graduatua eta bi master egin ditu, bat Txinatar Medikuntza Tradizionalekoa eta bestea Kirol Fisioterapiakoa. Eskaladari loturiko lesioak sendatzeko kirofanoko ebakuntzetara joan izan da etengabeko formakuntza gisa, eta estatu espainiarrean eskalada eta mendi arloan espezializaturik dauden fisioterapeuta gutxien artean dago. Aretxabaletako Ekin Fisioterapia Zentruko bazkide fundatzaileetariko kidea da. Gaur egun, maila eta talde ezberdinetako eskalatzaileek jasaten dituzten lesioen eta beraiekin erlazioa izan dezaketen arrisku faktoreak, etab. aztertzen dituzten ikerketak burutzen ari da. Duen mendiarekiko zaletasunari jarraituz, hainbat eskalada burutu ditu erreferentzi diren pareta eta mendi ezberdinetan, hala nola Pirinioetan, Apeetan, Picos de Europan, Patagonian, Himalayan, eta batzuk azpimarratzekotan Gasherbrum II (8.035m) eta 6.000m-tik gorako beste hainbat aipatu beharra daude. Kirol eskaladan bistaz 7b+ eta landuriko 8a zailtasunak egitera iristea lortu izan du.
Ioritz Gonzalez Lertxundi
(Azkoitia, 1980) Biologian Lizentziatua eta Master bat du egina, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Batxilerreko Irakaskuntzakoa hain zuzen. Eskaladari loturiko lesioak sendatzeko kirofanoko ebakuntzetara joan izan da etengabeko formakuntza gisa. Gaur egun, maila eta talde ezberdinetako eskalatzaileek jasaten dituzten lesioen eta beraiekin erlazioa izan dezaketen arrisku faktoreak, etab. aztertzen dituzten ikerketak burutzen ari da. Kirol eskalada zale amorratua da, eta bistaz 7c+, landuriko 8b+/c eta boulderreko 7c+-ko zailtasunak egitera iritsi da.
Víctor Galán
(Bilbao, 1958) izen handiko Traumatologo eta Zirujau Ortopedikoa, gaur egun Galdakaoko hospitalean, Virgen Blanca Klinikan eta Indautxuko Klinikan dihardu. Eskuetako zirugian, mikrozirugian eta goiko gorputzadarrean aditua, kirol lesioekin (lotailuetako lesioak, tendoi-poleen lesioak, epikondilitisak, etab.) eta zirujia mini-inbasiboen garapenean lan egin ohi du. Hamaika kongresu garrantzitsutan parte hartu zan du, hala nola, "Congreso Nacional de la Sociedad Española de Cirugía de la Mano"-n hainbat aldiz, edo nazioarteko beste zenbaitetan, estatu-mailako artikulu ugari argitaratzeaz gain. "Sociedad Española de Cirugía de la Mano"-ko kidea da eta y Eskuko Zirugian Europar Diplomatua da.
Belen Sancho
(Kurutzeta-Barakaldo, 1971) Fisioterapian eta Erizaintzan Diplomatua eta hainbat kurtso egin ditu: ortopediako eskuzko terapiako espezializazioa, fibrolisi diakutaneoa, zirugia anestesia eta reanimazio erizaintza, Sohier metodoa y maps kurtsoa. Gainera hainbat kurtso ditu eginak eskuaren patologiei buruz, "Sociedad americana de terapeutas ocupacionales"-k akreditaturikoak eta eskuaren ebaluazio eta balorazioari buruzko kurtsoa. "Comite Olímpico Español"-k kirol patologiei buruz antolaturiko jardunaldietan posterrak aurkeztu izan ditu eta gaur egun Master Amaierako Proiektuan murgildurik dago EHU-n. Fisioterapeuta moduan 15 urte-ko esperientzia du traumatologiako hospitalean goiko gorputzadarreko patologietan. Bere klinikako lana Irakaskuntzarekin (Irakaslea da EHU-n 2014-tik Fisiologiako mintegian) uztartzen ari da, eta maila eta talde ezberdinetako eskalatzaileek jasaten dituzten lesioen eta beraiekin erlazioa izan dezaketen arrisku faktoreak, etab. aztertzen dituzten ikerketak burutzen ari da.
Xeber Iruretagoiena
(Zarautz, 1992) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Graduatua eta Egokituriko Jarduera Fiskoetan Graduatua. Kirol Terapiako Master bat du egina eta gaur egun Fisioterapiako Gradua egiten ari da. Patologia eta desgaitasuna duten pazienteentzako entrenamentu eta ekitaldiak zuzentzen esperientzia du. Arlo honetan, azpimarratzekoa da paziente hipertentsoekin Euskal Herriko Unibertsitatearekin buruturiko ikerketa.