Ohiko lesioak
Lesioa: Slap (Superior Labrum Anterior to Posterior)

Zer da?

Sorbaldako fibrokartilagoaren lesio bat da (labrum edo "rodete glenoideo" deiturikoa). Izena Superior Labrum from Anterior to Posterior hitzetatik datorkio. SLAP maila ezberdinak daude, larritasunaren arabera.                                                                                                 

                         

 

SLAP motak (Snyder, 1990). 

              

Bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=WOWJacen9A0

 

Kausak

Kasu gehienetan eskalatzailea beso batetik zintzilik geratzen denean gertatu ohi da (adibidez hanka bat labaintzean). Une horretan eskalatzaileak sorbalda barnean mina sentitzen du eta hau minberaturik geratzen da. Beste kausa ohikoa sorbalda hiperextentsioan dagoela erortzea da, adibidez aproximazioan labaindu eta erortzean edo izotzetan erortzeagatik, edo eskiatzen erortzeagatik.

Lesio hau baseball-eko jokalarietan deskribatu zen lehenengo aldiz, oso ohikoa izanik kirolari hauetan. Baliteke jokalari hauek egiten duten mugimendua eskaladan egiten den "sorbalda mugimendua"-rekin (hiperextentsioa eta sorbaldako barne errotazioa) edo pioletarekin jotzean egiten den mugimenduarekin erlazioa izatea. 

 

Intzidentzia

Azken ikerketen arabera sorbaldako lesioak intzidentzia oso altua dute. Ikerketa batzuek bigarren eremu anatomiko lesionatuena dela proposatu dute, eta sorbaldako lesioen artean SLAP lesioa da ohikoena (Schöffl et al, 2015). Ondorioz, eskalatzaileok oso kontuan eduki beharreko lesio bat dela esan daiteke. 

 

Diagnostikoa

Diagnostikoa historia klinikoan oinarritzen da, pazienteak sorbaldako aurrealdean ongi zehaztu gabeko mina sentitzen du, ezintasuna du sorbalda honen gainean lo egiteko, ezegonkortasuna du 90º baino gehiago beso jasotzen duenean, indar gutxiago du eta artikulazioak mugitzean zarata egin dezake. Askotan, lesio honekin batera sorbaldako mugimenduetan parte hartzen duten hainbat tendoietan ere tendinopatiak ager daitezke. 

Lesioa sortu duen mugimendua egitean mina sentitzen da, eta hain zuzen froga hau diagnostikatzerakoan kontuan izan daiteke (besoa altzatzea kanpo errotazioa batera). Pazienteak zerbait botatzen duenean mina sentitu dezake. Froga hauek egin eta lesioa dagoen susmoa dagoenean, artroerresonantzia bat edo kontraste erresonantzia bat egitea komeni da, glenoideko labrumaren egoeraren ebaluazio bat egiteko, edo artroskopia bat in situ ebaluazioa egiteko.

 

Tratamentua

SLAP maila ezberdinak daude, maila baxuenetan (1. eta 2. mailak) tratamentu kontserbatzailea aholkatu ohi da, humeroaren burua ondo koka arazteko hainbat ariketen bidez (ggomen bidezko ariketak adibidez), lesionaturiko ehuna estresatu gabe mantenduz (atsedena, lesioa sortu duen mugimendua ekidinez, bide errazak eskalatzea komeni zaigu!!). Maila altuagoko lesioetan zirugia aholkatu ohi da, ondoren fisioterapia tratamentu a, eta sendatzeko behar den denbora estimatua 3 eta 6 hilabete artekoa izaten da. 

 

Prebentzioa

Lesio honen prebentziorako hainbat ariketa egin daitezke. Hurrengo bideoan azaltzen direnak gomen bidez burutzen dira, eta oso egokiak izn daitezke eskalatu edo entrenatu aurretik egiteko. Honela, ariketen bidez sorbaldako egiturak lantzeaz gain, beroketa apropos bat egiteko baliatu ditzakegu, lesioa jasateko probabilitateak gutxituz. 

Gomendaturiko ariketak:

 

  

Bibliografia:

- Ebraheim N. (2011). SLAP Tear Overview - Everything You Need To Know. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=WOWJacen9A0
- Schöffl et all, 2015. Injury Trends in Rock Climbers: Evaluation of a Case Series of 911 Injuries Between 2009 and 2012.
- Snyder SJ, Karzel RP, DelPizzo W, Ferkel RD, Friedman MJ. SLAP lesions of the shoulder. Arthroscopy 1990; 6: 274-9